XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIRAREN AHOTSA - Arrikoskorrek leporaino estali naute.

FANCHOU - Ez bekizu ajolik. Ikusiko dezu asmatuko det zeozer.

LIRAREN AHOTSA - Iltzera noa.

FANCHOU - Deituko al diot notarioari testamenturako? LIRAREN AHOTSA - Ze testamentu?.

FANCHOU - Ez al da orrela esaten?.

LIRAREN AHOTSA - Asi al zera berriz? FANCHOU Putzak artua - Egin behar zenuke bat; erakutsiko nieke auzokoei.

LIRAREN AHOTSA - Zuk presumi besterik ez dezu egin nahi.

FANCHOU - Baino nik ori zugatik egiten det.

- Emakume aundiki direnak egiten dute.

- Zuk testamentua ta azken itz batzuk gertu behar zenituzke.

LIRAREN AHOTSA - Ze azken itz?.

FANCHOU - Il aurretik esaten direnak.

- Idea batzuk inspiratzea nahi al dezu?.

- Zuk... ausnartzen, gero bat batean biziaz edo gizadiaz itzegin zenezake.

LIRAREN AHOTSA Itza kenduaz - Isil zaite ez zazu astakeriarik esan.

FANCHOU - Orri astakeria deitzen al diozu? Zu bai zerala astaputz.

LIRAREN AHOTSA Intziraka - Asi al zera berriz insultatzen?.